erlejale
iz. Zool. Meropidoen familiako txori koloretsua, erleak janez elikatzen dena, 27 cm inguru luzekoa (Merops apiaster). Gaineko lumak horixkak eta gaztaina kolorekoak izaten ditu; lepo azpikoak, horiak; sabelekoak urdin ilunak, eta hegoetakoak, berdeak eta marroiak. Txori migratzailea da. Europako hegoaldean, Asiako hego-mendebalean eta Afrikako iparraldeko eta hegoaldeko ertzetan ematen du udaldia. Pendiz buztintsuetan zuloa eginda paratzen du habia. Europatik Saharara, eta Asia mendebaletik Indiako ipar-mendebalera joaten dira udazkena iristean. Euskal Herrian, Nafarroako Erriberan ikus daiteke udan.