Ercilla, Fortun Garcia de
Bizkaitar legegizona (Bermeo, 1492 - ?). Espainiako koroaren zerbitzuan jardun zuen; Alonso de Ercillaren aita zen. Beste zaldun batzuekin batera, Espainiako ikastetxea sortu zuen Bolonian 1510. urtean. Gaztelako Kontseilu Nagusiko kidea izan zen 1522. urtetik aurrera. Legegintzari buruzko obrak eman zituen argitara: Comentarios a varios libros del Digesto (1514) eta Ad Legem Gallus D. de Liberis de Postimis Commentaria; De ultimo fine utrius Iuris Canonici et Civilis, de primo principio et subsequentibus praeceptis derivatione et diferentis utriusque (1514).