Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erckmann-Chatrian

Elkarrekin idatzi zuten bi idazle frantsesek hartu zuten izena: Émile Erckmann (Phalsburg, 1822 - Luneville, 1899), eta Alexandre Chatrian (Soldatenhal, 1826 - Villemomble, 1890). Hasieran gehiegizko arrakastarik izan ez bazuten ere, haien jarrera abertzaleak berehala erakarri zituen irakurleak. L’illustre Docteur Mathéus (1859) izan zen beren lehen obra ezaguna. Ondoren etorri ziren Contes et Romans populaires: Contes des bords du Rhin (1862, Herri ipuin eta kontakizunak: Rhinen ertzeko ipuinak), L’ami Fritz (1864, Fritz adiskidea). Beren obrak Romans nationaux titulupean bildu zituzten; abertzaletasunez beteak dira, Alemaniak Alsazia hartu ondorengoak izaki. Bakearen aldeko obrak ere idatzi zituzten: Madame Thérèse (1863), geroago Waterloo (1865) eta abar.