erbio
iz. Kim. Lantanidoen taldeko kimika gaia, izadian batez ere oxido eta gatz egoeran azaltzen dena (Er; at.-z. 68; at.-m. 167,26). Berde kolorekoa da, distiratsua; bere gatzak aldiz, gorrixkak izaten dira. 1842an bakartu zuten. Erraz erretzen da, eta inguru giroko tenperaturan erresistibitate elektriko handia du. Laserretan eta aleazio magnetikoetan erabiltzen da besteren artean.