epiziklo
iz. Astr. Planetei buruzko teoria zaharretan argizagiek ustez egiten zuten zirkulua; epizikloaren erdiguneak lehenbiziko hori baino beste handiago bat egiten zuen Lurraren inguruan, deferente deitua. v Planeta baten higiduraren norabidea izar finkoekiko aldatu egiten da aldi jakinetan. Itxura batean planetak kontrako norabidea hartzen du, eta gero, lehengora bihurtzen da berriro. Kopernikoren ikuspegitik ulerterraza da gertakari hau: Lurraren eta planeten orbiten higiduren konbinaketaren emaitza da; Ptolomeoren garaian, ordea, buruhauste handiak eragin zituen, artean orbita zirkularrak zirela eta Lurra puntu batean finko zegoela uste baitzen. Hortaz, arazoa argitzeko erabaki zuten planetak ez zuela orbita zirkular bat egiten Lurraren inguruan, baizik eta beste txikiago bat eginez higitzen zela, epiziklo deitua, eta orbita txiki horren erdigunea Lurraren inguruko zirkulu nagusia egiten zuena.