Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eoliako

edo Lipari uharteak. Italiako uhartedia, Tirreniar Itsasoan, Siziliaren iparraldean (Messinako probintzia). 15.000 biztanle. Zazpi uharte hartzen ditu, sumendi jatorrikoak guztiak: Lipari, Vulcano, Salina, Alicudi, Filicudi, Panarea eta Stromboli. Jatorrian ziren sumendietatik Stromboli da gaur egun indarrean dagoen bakarra. Ardoa, olioa, arrantza. Turismoa.  v  Historia. Erromatarrek kartagotarrei hartu zizkieten uharte horiek K.a. 241. urtean. Mussolinik faxismoaren etsaien presondegi gisa baliatu zituen Lipari uharteak.