Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enya

(Jaiotza izena, Eithne Ni Bhraonáin). Musikagile eta abeslari irlandarra (Donegal 1961). 1980. urtean hasi zuen abeslari karrera Clannad taldean, Cran Óll (1980) eta Fuaim (1982) diskoekin. 1982an taldea utzi eta Artane hirian hartu zuen bizilekua. Ryan senar-emazteekin jarri zen bizitzen: Nicky Enyaren produktore izango zen etorkizunean eta Romak hitzak idatziko zizkion. Hirukoteak kontzeptu berri batean lan egin zuen, eta musika zelta zinemara eta telebista saioetara egokitu zuten. Lehenengo lana The Frog Prince filmerako musika izan zen (1985), baina kaleratu zuten lehenengo lana The Celts sailerako musika izan zen. Lan hark ez zuen berebiziko arrakastarik izan, harik eta Wea etxeko Rob Dickins-engana iritsi zen arte. Dena dela, ordurako The Celts lanak ospe handia zuen Espainian. Hala, Watermark lana sortu zen; zortzi milioi ale saldu ziren. 1991n hirugarren diskoa kaleratu zuten: Shepherd Moons. Azken lan horretan ingelesez, gaelikoz, latinez eta gaztelaniaz kantatzen zuen Enyak. Disko horrek New Age-eko disko onenenaren Grammya lortu zuen 1992an. 1996an The Memory of Trees kaleratu zuen, eta 1997an Paint the Sky with Stars.