Enzensberger, Hans Magnus
Alemaniar kazetari, poeta eta saiakera idazlea (Kaufbeuren, 1929). Idazle zorrotza, “Mirariaren garaiko” Alemania gogor kritikatu du. “47en taldeko” kidea da. Azken urteetako saiakera nagusiak Ach Europa! (Ay, Europa!, 1987) eta Mittelmaß und Wahn (Kaskarkeria eta delirioa, 1988) dira. 1999an Non izan zara Robert? idatzi zuen, zeinean gazteei gonbidapena egiten dien hainbat herrialde eta garaietan barrena bidaiatzera.
- Enugu
- enul
- enuresi
- Enver Bajá
- Enya
- Enzensberger, Hans Magnus
- Enzo, Enzio
- Eolia
- Eoliako
- eoliar
- eolipila