Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eolia

edo Eolida. (Gr. Aiolis edo Aiolia). Asia Txikiko antzinako eskualdea. Eoliarren herria zen; Helespontotik Joniara zabaltzen zen, Troadan barrena. Lesbos eta Tenedos Eoliako uharteak ziren. Mitilene, Kios, Lesbos eta Esmirna izan ziren Eoliako hiri nagusiak. Eolia poesia lirikoaren eta kantuaren lurralde bihurtu zen (Alzeo, Safo). Erromatarrek beretu ondoren, Pergamoko erresumaren mendean egon ziren, Erromako Inperioak berriro hartu zuten arte (K.a. 133).