Entzia
Nafarroaren eta Arabaren arteko mendilerroa, Urbasako mendikatearen mendebalean. Arakil eta Biarra ibaien banalerroa da. Gailur nagusienak Legunbe (1.113 m) eta Morube (1.128 m) dira. Entziako mendien hegoaldean, Opakuako mendatean, Arabako herri gorenak daude: Erroeta eta Erroitegi. Aguraindik Nafarroa aldera abiatzen den bide batek zeharkatzen du Entziako eremua. v Entziako Partzuergoa. Agurain, Asparrena, Donemiliaga, Done Bikendi Harana, Alda, Kontrasta, Uribarri Arana, Erroitegi eta Erroeta Arabako herriek osaturiko mendi-lur partzuergoa. Arabako mendebalean dago, Nafarroako mugan.