Enriquillo
XVI. mendearen lehen erdialdean bizi izan zen jauntxo edo buruzagi dominikarra. Kristau bihurtu zen. 1520. urtean, Diego Colón-en eta espainiarren aurka altxatu zen eta hamahiru urtez eutsi zion kolonizatzaileen aurkako borrokari. Amore eman zuen, Karlos V.aren gutun batek, bere eta jarraitzaile guztien askatasunarekin batera, okupaturiko lurraldeak erabiltzeko eskubidea aitortu zionean (1533). Manuel de Jesús Galván idazle dominikarrak eleberri bat idatzi zuen buruzagi honi buruz (Enriquillo, 1878-1882).