…eta kitto! Euskara Elkartea
Eibarko (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1992ko apirilaren 2an sortu zen Eibarren euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzeko helburuaz. Elkartearen ekimen garrantzitsuena …eta kitto! aldizkaria argitaratzea da. Horrez gainera, bestelako ekimenak ere garatzen ditu: Berbia emon hitzarmenaren bidez, adibidez, Eibarko haur eta gaztetxoekin lan egiten duten 53 talderekin euskara lantzeko akordioa sinatu zen. Ekitaldi jendetsuak ere antolatu ohi dituzte (kontzertuak, jaialdiak, egun bereziak…) eta ekimen kultural asko. 380 bazkide inguru ditu elkarteak.
- emultsio
- emuntorio
- ena
- ENA
- epikanto
- …eta kitto! Euskara Elkartea
- …eta kitto!
- enante
- enantiliko
- enara
- enara-belar