Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

enara-belar

iz. Bot. Zuztar luze meharreko belar landarea, hosto zabal gain-berdeak eta azpi-horiak dituena (Chelidonium majus). Ginbailak eratzen dituzten lore hori txikiak izaten ditu. Zuztarra haustean ateratzen den urin kolore hori-ilunekoa garitxa sendatzeko erabili izan da herri sendagintzan. Europako leku askotan hazten da, ezkoetan batez ere.