Elliot Smith, Grafton
Anatomista eta etnologo ingelesa (Grafton, 1871 - Londres, 1937). “Hiperdifusionismo” deituriko teoriaren aitzindarietako bat izan zen. Teoria honen arabera, aro basa baten ondoren, Egipton sortu zen zibilizazioa, eta bertan egituratu eta gero, gainerako herrietara zabaldu zen, imitazio eta barreiatze prozesu baten bidez. Obra nagusia: In the Beginning; The Origin of Civilization (Hasieran; Zibilizazioaren jatorria).