Ellington, Duke
(Edward Kennedy, Duke Ellington deitua). Jazz pianista eta orkestra zuzendaria (Washington, 1899 - New York, 1974). 1924an munduan izan den jazz orkestrarik handiena sortu zuen New Yorken, besteak beste, Cootie Williams eta Johnny Hodges musikariekin batera. Lan nagusiak: Black and Tan Fantasy (1927), The Mooche (1928), Mood Indigo (1930), It don’t mean a Thing (1932), Solitude (1934), Caravan (1937), Ko-ko (1940), Concerto for Cootie (1940), Black, Brown and Beige (1944), Diminuendo and Crescendo in Blue (1937-56), Pitter panther Patter (Jimmy Blantonekin batera, 1940) eta Money Jungle (Mingus eta Max Roachekin batera, 1962).