eltxo
iz. Zool. Dipteroen ordenako intsektu hegalaria, hanka luze meheak dituena, pertsona eta abereei ziztada mingarriak egiten dizkiena (Culex pipiens). Oso argalak eta 3-6 mm luzekoak izaten dira. Emeek bakarrik xurgatzen dute odola. Arrak landare gaiak xurgatuz elikatzen dira. Giro epeleko edo beroko lurraldeetan bizi dira, ur geldietan eta inguruetan. || Argiaren inguruan hegan ibiltzen den euli mota txikia. v Anofeles eltxoa (Anopheles maculipennis). Eltxo arruntaren antz handia du, baina bereizten erraza da, geldi dagoenean eta odola xurgatzen ari denean tenteago egoten baita. Honek eransten du malaria eritasuna. Badira hainbat anofeles mota Europan, Afrikako iparraldean eta Asian.