Elortza Aranoa, Igor
Bizkaitar bertsolaria (Durango, 1975). Topografia Ingeniaritzan lizentziaduna da, baina sorkuntzara eta bertsolaritzara emana bizi da. Jon Lopategiren eskutik hasi zen bertsotan, Durangoko Bertso Eskolan. Bizkaiko bertsolari belaunaldi berriaren ordezkari nagusietako bat da, “bertso trama” izenez ezagutzen den formatu berriaren bultzatzailea. Hiru aldiz irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2000, 2002 eta 2004an. 2001ean Txapelketa Nagusiaren finalera iritsi zen. Iritzi artikuluak eta gazte literaturako lanak ere argitaratu ditu. Gainera, abestiak idatzi ditu zenbait musika talderentzat, eta abeslari lanak egin ditu 7 Eskale taldean. Egun Gu ta gutarrak taldeko kidea da.