Elorza, Antonio
Jatorri euskalduneko espainiar historialaria (Madril, 1943). Doktorea da politika eta ekonomia zientzietan. Euskal Herriaren Adiskideak eta Eusko Ikaskuntzako elkarteetako kidea da. Euskadiko Partidu Komunistako kide izan zen. Espainiako eta Euskal Herriko gaurko historia aztertzen du bere obretan: Socialismo utópico español (1970, Espainiako sozialismo utopikoa), La utopía anarquista en la II República (1973, Utopia anarkista II. Errepublikan), Ideologías del nacionalismo vasco (1978, Euskal abertzaletasunaren ideologiak).