Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elitratesia

edo elitroatesia. iz. Med. Ematutuaren kanpoaldean, himenean, zulorik ez izatea. Hilekoaren odola ematututik kanpora irten dadin berezko zulotxo batzuk izaten dira himenean. Berezko zulorik ez denean, eta sexu harremanen bidez edo zulatu ez bada, hilekoaren odolak ezin du irten eta ematutuan gelditzen da pilatuta; ematutuaren paretak zabaldu egiten dira, eta mina izaten da. Neskak lehenengo hilekoak izaten dituen arte ez da jakiten elitratesia duenik. Sendatzeko himena zulatu behar izaten da bisturiaz.