Elissalde, Jean
(«Zerbitzari», «Azkaindarra», «Bilharia») Lapurdiko euskal idazlea (Azkaine, 1883 - Gerezieta, 1961). Apaiza. Eskualduna eta Eskualdun Ona aldizkarietan idatzi zuen. Lehen Mundu Gerra garaian, gudulekutik idatzi zituen hango berriak kontatuz artikuluak. Eskualtzaleen Biltzarreko idazkari gisa hasi zen 1921. urtean. Hainbat obra itzuli zuen erdaratik euskarara: Ichtorio Saindua. Testament Zaharra. Jesu-Christo. Eliza (1943) Katichima, Ama Maria Pasionekoa, San Frantses, Bahnar deitu Salbaiak (1936). Errefrau bilduma bat osatu zuen Atsotitz, Zuhur-hitz eta Erran-zahar izenburupean, eta 1.000 esaeratik gora jaso zituen bertan (1936). Gaxuxa, Mikolas, Bi Gogorrak eta Oltzaberrian antzerki laburrak idatzi zituen. Jean Elissaldek ondutako ipuin, elezahar eta artikulu gehienak Gure Herria aldizkariak plazaratu zituen. Euskaltzain izendatu zuten 1930ean.