Elissamburu Errekart, Michel
(«Frère Innocentius» deitua) Lapurtar idazlea (Heleta, 1826 - Hazparne, 1895). Jean Baptiste Elissambururen lehengusua. Salletarra zen, eta Okzitaniako Tolosan egin zituen erlijio ikasketak. Hazparneko eskola berriko irakasle izendatu zuten 1842. urtean. Obra nagusiak: Framazonak (1889), Lehenagoko eskualdunak zer ziren (1899), Zer izan diren eta zer diren oraino Framazonak munduan (1890), Framazonak bigarren edicionea eta Frantziako hirur errepubliken istoria laburzki (1890), Frantziako bigarren eta hirugarren errepublikaren ichtorio bitchia (1891), Joannes Batista dohatsuaren bizia (1891) eta Sakelako liburuchka edo giristino guzientzat on den esku liburu ttipia (1892). Erregezale sutsua izaki, elizaren alde eta errepublikazaleen aurka jardun zuen bere liburuetan.