Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elihu

edo Eliu. Bibliako pertsonaia (Joben liburua, 32-37 atalak). Joben kontsolatzaileetako bat izan zen. Hizkerak bereizten du Elihu Joben liburuko beste pertsonaiengandik eta, beste hiru kontsolatzaileak ez bezala, gutxitan aipatua da liburuan. Hori dela eta, sail hori Joben liburuari geroago egindako eranskina da adituen ustez. Bestalde, Elihuren ideiak ez dira beste hirurenak, Zofar, Elifaz eta Bildad-enak, bezalakoak; izan ere, ez du azpimarratzen sufrimendua bekatuen zigorra delako juduen ideia zaharra. Aitzitik, Jobek merezi gabeko sufrimenduaren aurrean duen bekatuzko jarrera azpimarratzen du. Jobek, dio Elihuk, zalantzan jartzen du Jainkoaren bideen zuzentasuna eta harrotu egiten da gainera horregatik. Horrelakorik egin beharrean, Elihuren ustez, Jobek Jainkoarekin bat egitera daraman karitatezko diziplina gisa onartu beharko luke bere sufrimendua. Azken argudio gisa, Jainkoaren guztiahalduntasuna eta zuzentasuna azpimarratzen ditu Elihuk.