Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elifaz

(Temanita deitua) Bibliako pertsonaia. Dirudienez, Temanita hitzak Elifaz edomita zela ematen du aditzera, alegia, Esaurengandik zetorren palestinar leinukoa. Joben liburuan, gero eta gogorragoak diren hiru hitzalditan, Job Jainkoarengana berriz eramaten eta Job damu dadin saiatzen da Elifaz. Lehen hitzaldian ikuskari mistiko baten berri ematen du, gizona berez eta beti bekataria dela adierazi ziona; sufrimendua ez dela inoiz merezi gabea frogatzen du horrek. Bigarrenean, Jainkoaren transzendentzia deskribatuz, Joben arrazoiak gutxiesten ditu. Hirugarren hitzaldian sufrimendua bekatuen zigorra delako ideia judu zaharraz mintzatzen da, eta Job ekintza okerrak egiteagatik salatzen du. Epilogoan Jainkoak gaitzesten ditu Elihu eta bere lagunak, harengatik gezurrez hitz egiteagatik.