Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elezahar

iz. Aspaldiko gertaerei buruzko kontakizun alegiazkoa.  v  Edukian herri kontakizunen antza dute elezaharrek; izadiz gaindiko pertsonaiak, mitologiako elementuak, edo izadiko gertaeren azalpenak agertzen dituzte, baina leku edo pertsona jakin bati lotuta, eta historia gaiak balira bezala kontatuak dira. Elezahar batzuk dagozkien lekukoak edo pertsonaiarenak izaten dira, baina asko eta asko herri kontakizun ondo ezagunak dira, leku edo pertsona bati lotuta geratu direnak. Hala, semearen buru gainean jarritako sagar, intxaur edo beste zerbaiti gezia bota behar dion gizonaren historia Gilen Tellena, Suitzako heroiarena bihurtu da. Izan ere, elezaharrak leku batetik bestera igarotzen dira; Hamelingo txirulariaren elezaharra literaturaren bidez famatu bada ere, Europako beste hiri askok dituzte antzekoak.