Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elfaqeeh

Libiar idazlea. Kazetari gisa hasi zen lanean 1960ko hamarraldiaren hasieran eta 1965 inguruan idatzi zuen bere lehenengo kontakizun laburra. Horrela hasi zen literaturan murgiltzen, baina bere karreran zehar eragin handia izan du beti kazetaritzak. Berandu hasi zen eleberriak idazten. Hiru liburukiz osaturiko sail bat du lan aipagarriena, zeinetan agertzen baitu bere esperientzian oinarrituriko kontakizuna eta ematen baititu bera bizi izan zen hirietako bizimoduari buruzko xehetasunak; horixe da lan guztiaren parterik interesgarriena. Hauek dira nire erresumaren mugak, Emakume batek argituriko tunela eta Beste hiri bat ematen dut dira sail hori osatzen duten hiru eleberrien izenburuak. Lan haren argitalpenarekin aurrera pauso handia egin zuen libiar literaturak, gainerako arabiar herrialdeetara zabaltzea lortu baitzuen.  Elfaqeeh idazketa praktikoaren eskolako egilea da, hau da, Naguib Mahfouzek sortu zuen eskola pragmatikoko idazlea, bere eleberri sailean erabiltzen duen estiloak erakusten duen bezala.