Helena, santua
(Lat. Flavia Julia Helena). Erromako enperadore Konstantino Handiaren ama (Drepanum, Bitinia, 247? - Nicomedia, 327?). Konstantzio Klororen emaztea izan zen, berari uko egin ondoren senarra Teodorarekin ezkondu zen arte. Bere semeak «Augusta» izendatu zuen 325. urtean. Elezaharraren arabera, kristau bihurtu ondoren Helenak Gurutze Santua eta beste erlikia batzuk aurkitu zituen, Jerusalema eta Belena eginiko bidaia batean. v Jaieguna, abuztuaren 18a.