Elemn, Gustav Waldemar
Suediako ingeniaria (Stockholm, 1876 - New Jersey, 1957). Metalezko aleazioak asmatu zituen (burdina-nikelezko eta burdina-kobaltozko aleazioak), ezaugarri magnetiko bereziak dituztenak; aleazio horiei magnetismoa eman edo ken dakieke, eta elektronika gaiak egiteko erabiltzen dira. Ingeniari gisa lan egin zuen 1941. urtera arte. Urte hartan Itsas Artilleriako laborategia sortu zuen. Berak asmatutako aleazioak telefonorako eta beste komunikazio bideetarako erabiltzeak (itsasondoko telegrafia hariak) eman zion ospea Elemni.
- elektroteknia
- elektroterapia
- elektrotermia
- elemenia
- elementu
- Elemn, Gustav Waldemar
- Helena, santua
- Elena
- elengatu, elenga, elengatzen
- elengatze
- eleolita