Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leonor

Akitaniakoa. Akitaniako dukesa, Frantziako eta Ingalaterrako erregina (1112 - Fontevrault, 1204). Gilen IX.a Akitaniako dukearen alaba zen. 16 urte zituela Luis VII.a Frantziako erregearekin ezkondu zen. Guiena, Gaskonia, Poitu, Marche, Limousin, Angoumois eta Saintogne lurraldeak eraman zituen ezkontza sari. Luis VII.ak uko egin ondoren (1152), Henrike Plantagenetekin, gerora Henrike II.a Ingalaterrako erregea izango zenarekin ezkondu zen. Rikardo Lehoi Bihotzaren eta Joan Lur Gabearen ama izan zen. Senarrarengandik bereizi eta Poitiersa joan zen bizitzera, bere gorteko artistekin eta trobadoreekin. Semeekin batera, koroaren aurka jo zuela eta, erregeak preso hartu eta hamasei urtez eduki zuen Salisburyn giltzapean. Haren seme Rikardok askatu ondoren, erregeorde bihurtu zen hura Gurutzadetan zen bitartean. Fontevraulteko abatetxean eman zituen azken urteak.