Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elementu

iz. Antzinakoen lau gai bakunetako bakoitza. ◊ Pl. Izadiko indarrak. || Osagaia. || Herr. Pertsona berezia, bihurria.  v Mat. Multzoaren osagaietako bakoitza. v Kim. Elektroi kopuru bereko atomoez osatutako kimika gaia. Kimika elementua edo gaia zenbait isotopoz osatua egon daiteke, bere atomoen masa edo egitura desberdina denean. Elementuak ezin dira kimikaren bidez gai txikiagoetan zatitu, baina beste gai batzuekin elkartuta, gorputz elkartuak edo konposatuak osa ditzakete. Gaur egun ezagutzen diren elementu edo gai kimiko egonkorrak, erradioaktiboak eta modu artifizialean sortuak, 109 dira. Gehienak solidoak dira (metalak adibidez), dozena bat edo gasak, eta gutxi batzuk isurkariak. Elektroiak bereganatzeko edo kanporatzeko joera kontuan hartuta, metalak eta ez metalak izan daitezke elementuak. Pisu atomikoaren arabera sailkatzen dira gai hauek elementuen taulan.  v  Elementuen taula. Kimika gaien edo elementuen sailkapena adierazteko erabiltzen den taula. Elementuen sailkapen horretan atomo zenbakia da oinarritzat hartzen den datua eta atomo zenbaki txikienetik handienerako ordenan azaltzen dira elementuak. Taula horretan jarraitzen den teoriaren arabera, atomo zenbakiaren aldaketa sistematikoek zehazten dituzte elementu kimiko baten ezaugarria eta jokaera. Mendeleieven taula ere deitzen da sarritan, haren lanetan oinarriturik eratua baita.