Eijenbaum, Boris Mijailovich
Errusiar literatura kritikaria (Krasny, 1886 - San Petersburgo, 1959). Opoiaz taldearen sortzailetako bat izan zen (Hizkuntza poetikoaren teoria aztertzeko batasuna). 1914-1923 bitarteko urteetan aritu ziren Opoiaz-koak talde lanean, eta formalismoaren oinarriak bermatu zituzten. Monografia garrantzitsuak idatzi zituen Gogol, Tolstoi, Lermontov eta Anna Ajmatovari buruz. 1946an bere buruaren kritika gogor bat egitera behartu zuen kultura ministroak, hain zuzen, Anna Ajmatovaren lanak aintzakotzat hartzeagatik. 1930 urteaz geroztik, eta agintariek hartara behartuta, teknika literarioen azterketa baztertu eta errusiar idazle klasikoen argitarapen berriak egiteari ekin zion.
- Eiheralarre
- eiheramen
- eiherazain 1
- eiherazain 2
- eiherazain 3
- Eijenbaum, Boris Mijailovich
- eijer
- Eijkman, Christiaan
- eiki
- eikosano
- Einaudi, Luigi