Eiheralarre
Nafarroa Behereko udalerria, Garaziko kantonamenduan. Saint-Michel du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Arnegi, ekialdean Ezterenzubi, mendebalean Luzaide, eta hegoaldean Orreaga. 10,30 km2 eta 299 biztanle (eiheralartarrak). Beherobia erreka igarotzen da bertatik. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 96. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. Nafarroa Garaierako bidean, Donazaharretik (Imus Pyreneus) Urkuluko gaztelua dagoen Arnostegira (Summus Pyreneus) zihoan galtzada erromatarraren ertzean dagoenez, nolabaiteko garrantzia izan zuen Eiherelarreko herriak XIII. mendera arte, Donejakue bideko herririk garrantzitsuenetakoa baitzen. Mende hartatik aurrera hobetsi zen Donibanetik Luzaiden barrena Ibañetara zihoan bidea eta garai hartan hasi zen Eiheralarreko herriaren gainbehera. Bertako apaiz izan zen Bernard Etxepare lehen euskal idazlea.