Italiar politiko eta ekonomialaria (Carru, 1874 - Erroma, 1961). Ekonomia politikako irakaslea zen; faxismoaren kontra jarri zen, eta Suitzara alde egin behar izan zuen (1936-1945). 1945ean, Italiako Bankako zuzendari, ministro, eta azkenik lehendakari (1948-1955) izan zen.