Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eijkman, Christiaan

Holandar fisiologoa (Nijkerk, 1858 - Utrecht, 1930). Koch-en ikasle izan zen Berlinen. Bataviako (Indonesia) bakteriologia institutuko zuzendari izendatu zuten (1888-1896) eta bitamina gabezia eta beriberi gaitzei buruzko ikerketa balio handikoak egin zituen. v Medikuntzako Nobel saria eman zioten 1929. urtean.