Eiffel, Gustave
Ingeniari frantsesa (Dijon, 1832 - Paris, 1923). Metalezko eraikuntzak egin zituen batez ere, eta zubi eta geltoki ugari egin zituen. Obrarik ospetsuena Parisko Eiffel dorrea da (320 m garai, 1887-1889). Aerodinamikazko lehenengo laborategia antolatu zuen Frantzian (Auteuil, 1912). Euskal Herrian egin zituen obren artean, aipagarriak dira Donostiako geltokiko markesina (1881), Donostiako Boulevard-eko kioskoa, eta Errobi ibaiaren gaineko zubia Baionan. v Eiffel dorrea. Parisen altxatzen den burdinazko eraikuntza. 320 m-ko altuera. Gustave Eiffel ingeniariaren esanetara eraiki zen 1887-1889 bitarteko urteetan eta 1889. urtean inauguratu zen, urte hartako erakusketa unibertsalarekin batera. Lau oin ditu euskarri gisa, eta piramide luze baten itxura du. Parisko eraikuntza ezagunena da. Irrati antenak jarri ziren bertan eta, 1959tik aurrera, telebistakoak (hasieran 300 m-ra eta gero 20 metro gorago).
- Eichman, Adolf
- Eider
- eider
- eidetiko
- Eifel
- Eiffel, Gustave
- Eigen, Manfred
- Eiger
- eihar
- eihera
- Eiheralarre