Alemaniar kargudun nazia (Solingen, 1906 - Reamleh, Israel, 1962). Himmlerren laguntzaile izan zen, eta juduen suntsitzaileen zuzendari nagusietako bat. Israeldarrek Argentinan atxilotu, Israela eramana eta hiltzera kondenatu zuten (1962ko maiatzaren 31).