Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eider

iz. Zool. Ahatearen antzeko hegaztia (Somateria mollissima). 60 bat cm izaten da luze. Itsasaldeko hegaztia da, eta iparraldeko lurraldeetako itsasertzetan bizi da. 500.000 eider inguru daude Islandian. Ez neguoro, baina tarteka migratzen du hegoaldera, eta Espainian eta Portugalen ere ikus daiteke inoiz. Ur azpira sartuta harrapatzen dituen arrainak eta beste zenbait animalia txiki janez elikatzen da. Habiaren barrua luma txikiz estaltzen du eta leku batzuetan, Norvegian batez ere, burukoak, koltxoiak eta ohe estalkiak (ederdrohnt) egiteko erabiltzen dituzte haren lumak. Debekatua dago eiderrak harrapatzea.