Eicke von Repgow
Saxoniako noblea eta idazlea (Repgow, gaur egun Reppichau, 1190 inguruan - 1233). Dessau eskualdean zuen jatorria. Alemaniako literatura prosaren sortzaileetako bat Erdi Aroan. Bi lan egozten zaizkio: Sachsenspiegel (1221-24, Saxoien ispilua) eta Sächsische Weltchronik (1230, Saxoien kronika unibertsala). Batean, saxoien ohituren azalpena egiten du, eta, bestean, munduaren hastapenetik bere garaira arteko historiografia.