Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egeo

(Gr. Aigaion Pelagos) Mediterraneoko itsasoa, Grezia, Kreta eta Asia Txikiaren artean. Uharte nagusiak: Kio, Eubea, Ikario, Lemnos, Lesbos, Samnos, Samotrazia eta Ziklade, Ipar Esporade eta Hego Esporadeko uhartediak. Bertan itsasoratzen dira Marika eta Meandro ibaiak.  v  Egeoko zibilizazioa. K.a. 2000. urtean Egeoko uharte eta kostaldean garatu ziren greziar edo heleniarren aurreko zibilizazioei eman ohi zaien deitura. Zibilizaziogune nagusiak Kreta, Ziklade uharteak, Mizenas eta Troia izan ziren. Egeoko zibilizazioa Mediterraneo aldera hedatu zen eta Peloponeson finkatu, akkaiarren artean. K.a. 1600 inguruan, akkaiarrek berek eraman zituzten Asia Txikira zibilizazio horretako aberastasunak (Troiako gerra). Mende horietako gertaerak kantatu zituen Homerok bere poema epikoetan. Argitu gabe daude oraindik hain azkar garatu eta desagertu zen zibilizazio honen nondik norakoak.