Egea, J Vicent
Euskal musikagilea, Alacanten jaioa (Concentaina, Alacant, 1961). Lehen ikasketak Donostiako Kontserbatorioan egin zituen, eta ondoren Londres eta New Yorken osatu zituen. Orkestra eta Abesbatza zuzendaritza landu ditu gehienbat ikasketetan. Pablo Sarasate, Hilarión Eslava eta Jesus Guridi kontserbatorioetan eta Galiziako Goi Ikasketa Musikalen Eskolan irakasle izan da, eta Madrilgo Reina Sofía Musikako Goi Eskolan ikasketaburu aritu zen 1993. eta 1994. urteetan. Pirinioetako Ganbera Taldearen zuzendari izan da eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin ere aritu izan da zuzendari laguntzaile modura. Iruñeko Musikagile Taldearen sorkuntza lanetan ibili da, Eusko Ikaskuntzako kide da eta La Pamplonesa, Iruñeko Musika Banda zuzendu du. Hainbat sari eskuratu ditu.
- egartsu
- egartze
- egarzola
- Egas, Enrique de
- Egates uharteak
- Egea, J Vicent
- Egede, Hans
- Egeo
- Egeo
- Eger
- Eger