Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eger

Hungariako ipar-ekialdeko hiria, Heves konderriko hiriburua, Ohre ibaiaren ertzean, Matra eta Bükk mendien artean. 65.000 biztanle (1985). Ospe handiko ardoak. v Historia. San Estebanek apezpikutegi bihurtu zuen IX. mendean. Mongoliarrek suntsitu zuten XIII. mendean. 1552an turkiarrek setiatu zuten: 2.000 hungariarrek, Istvan Dobóren gidaritzapean, 150.000 gizoni eutsi zieten. Mende horren bukaeran, ordea, turkiarrek hartu zuten hiria. 1687an askatu zuten, eta Frantzisko II.a Rákócziren egoitza izan zen.