Egas, Enrique de
Espainiar arkitektoa (Toledo, 1455 - Toledo, 1534). Bruselako Anequin de Egas arkitekto eta eskultorearen iloba zen. Santiago Konpostelakoko ospitalea (1499) eta Granadako kapera (1506) eraiki zituen Errege-erregina Katolikoentzat. Obra hauez gainera, Toledoko Santa Cruz ospitalea, Granadako ospitalea (1511) eta, ziur aski, Salamancako unibertsitateko atari nagusia egin zituen. v Platereskoko arkitekto garrantzizkoenetako bat izan zen. Oparoa eta irudimen handikoa baitzen, harria zilarginen modura landu zuela esan daiteke.
- egarritze
- egarti
- egartsu
- egartze
- egarzola
- Egas, Enrique de
- Egates uharteak
- Egea, J Vicent
- Egede, Hans
- Egeo
- Egeo