Eduardo VIa
Ingalaterrako erregea 1547-1553 bitartean (Hampton Court, 1537 - Greenwich, 1553). Henrike VIII.aren eta Joana Seymour-en semea. Eduardo Seymour bere osaba eta John Dudley izan zituen erregeordeko. John Dudleyk berak komentzitu zuen erregetza Joana Greyren eskuetan utz zezan. Haren garaian hartu zuen indarra Erreformak Ingalaterran.