Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eduardo

(Ing. Edward). Afrikako erdi-ekialdeko aintzira, Alberto aintziraren hegoaldean, Zaire eta Ugandako estatuen arteko mugan. Nilo ibaiaren hasiera da; 912 metroko altueran dago. Ruwenzori mendietako ura hartzen du, Rutshuru ibaiak ekarrita, eta Alberto aintzirara isurtzen, Semliki ibaitik. 70 km luze eta 48 km zabal da. Stanleyk aurkitu zuen 1889an. 2.150 km2. Rutanzige aintzira izena ere ematen zaio.