Eduardo IVa Plantagenet
(Ing. Edward). Ingalaterrako erregea 1461-1470 eta 1471-1483 bitartean (Erruan, 1442 - Westminster, 1483). Yorkeko Rikardoren semea. Bi Arrosen gerraren garaian, Lancasterko Henrike VI.aren kontra borrokatu zen, Warwickeko kondeak lagundurik. Burgundiako duke Karlos Ausartari lagundu zion Frantziako errege Luis XI.aren aurkako borrokan, eta Warwickeko kondea haserretu zitzaion horregatik. 1470. urtean, Henrike VI.ak eraitsi zuen erregetzatik York eta Warwickeko jaunak lagun zituela, baina ondoko urtean, Tewkesburyko gudua irabazi eta gero, berreskuratu zuen erregetza.