Edipo, konplexua
Psik. Gizonezkoen amarenganako neurriz gaindiko maitasuna; maitasun horrek aitarenganako ezinikusia sortzen du alde batetik, baina bestetik, haurrak, aita bera izan nahi du, aitaren tokia hartu nahi du. Haurrak 3 urte dituenetik 6 urtera bitartean izaten du konplexu horrek bere gehieneko maila. Freudek eman zion izena, haurtzaroko konplexu horrek Edipo erregearen tragediarekin zuen antzekotasuna zela eta. Haurrek izaten dituzten konplexuen artean Ediporena da nagusia, eta eztabaida ugari sortu da horren inguruan. Oso zabaldua dago eta jendearen ametsetan askotan azaltzen dira Edipo konplexuaren ezaugarriak (iren beldurra, etab.), sinbolo gisa.