Edgü, Ferit
Turkiar idazle eta arte kritikaria (Istanbul, 1936). Istanbulgo Arte Ederretako Akademian ikasi zuen. 1959an Parisera joan zen, eta han bost urtez bizi izan zen. 1977an Ada arte edizioko etxea sortu zuen. Turkiako literatura existentzialistaren aitzindarietako bat da. Lanen artean ditu: Bir Gemide (1978, Itsasontzi baten gainean), Ders Notlari (1979, Ikasturteko notak), O (1977, Bera), Eylülün Gölgesinde bir Yazdi (1988, Uda bat iraileko itzalpean). Bestalde, Samuel Becket-en itzultzailea da.