Echauz, Bertrand
Baionako apezpikua (Baigorri, 1556 inguruan - Tours, 1641). Henrike IV.a erregearen oso laguna zen, eta hark izendatu zuen Baionako gotzain. Kalbinismoaren etsai porrokatua zen, bere elizbarrutian oso sarturik baitzegoen. Erlijiozko gerren ondoren, erregeak lurraldeak baketzeko zeraman politikan haren laguntzailerik hurbilenetako bat izan zen. Bere elizbarrutian gertatu ziren sorginkerien kontra Inkisizioaren auzirik sonatuenak, Pierre de Lancre inkisidorearen agindupean. Duvergier de Hauranne, Saint Cyran-eko abadearen babeslea izan zen, eta Pedro Axularren eta Ziburuko Joannes Etxeberriren adiskidea.