Echaide, Pedro Malón
Mistiko eta humanista nafarra (Cascante, 1530 inguruan - Bartzelona, 1589) Salamancan Fr. Luis Leongoaren ikaslea. Geroago Zaragozan eta Bartzelonan irakasle egon zen. Bere obra nagusia: La conversión de la Magdalena. Garrantzi handia izan zuen gaztelaniazko literaturan eta teologian.