Echave Rioja, Baltasar de
Mexikoko pintorea, Baltasar de Etxave Orioren iloba (Mexiko, 1632 - Mexiko, 1682). Pintura ikasketak egin ondoren Gipuzkoan eta Bizkaian jarri zen bizitzen. Margotu zituen koadrorik gehienak Mexikoko San Carlos akademian eta Europako hainbat herritan daude sakabanaturik. Gaztetako obretan Zurbaranen tenebrismoaren eragina begi bistakoa den arren, lan barrokoagoak egin zituen ondoko urteetan. Margolan nagusiak: Santa Katalinaren Martiritza, Elizaren Tenplua eta Erlijioaren Garaipena horma pinturak, San Pedroren Martiritza eta Kristoren Hilobiratzea.