Duclos, Jacques
Frantses politikaria (Louey, 1896 - Paris, 1975). Frantziako Alderdi Komunistako kidea izan zen 1921. urtetik aurrera. Alderdiko batzorde zentralean sartu zen 1926an eta batzorde politikoaren buru izendatu zuten 1931. urtean. Frantziako legebiltzarreko lehendakariordea izan zen 1936-1939 eta 1946-1948. bitarteko urteetan. Senatari atera zen 1959an, eta Errepublikako lehendakaritzarako hautagaia izan zen 1969. urteko hauteskundeetan. L’Humanité egunkariko editoriala bere ardurapean zegoen.